Ze eremu geografikotara bidaltzen dituzue eskaerak?

Eskaera gure web orrian egitean, Sustraiko edozein dendatan jaso ahal izango duzu, hau da, Legazpin, Oñatin, Ordizian edo Arrasate herrian. Halaber, Arrasate, Zumarraga, Urretxu, Beasain eta Ordiziaren kasuan, etxera eramateko aukera ere egongo da, baina garraioa bezeroaren kontura izango da.

Bidalketa gastuak ordaindu behar ditut?

Ez dugu gutxieneko erosketarik finkatu, baina bidalketa doakoa izateko 50€ baino gehiago eskaera egin beharko duzu. Zure eskaerak zenbateko hori gainditzen ez badu, ordainketa egiterakoan, garraioagatik 3,99 €-ko aparteko ordainsaria kargatu dela ikusiko duzu. Sustraiko edozein dendatan eskaera jasotzea aldiz, doakoa izango da.

Noiz iritsiko da nire eskaera?

Eskaerak egunero egin daitezke eta bi aukera izango dituzu aukeratzeko. Dendan jasotzeko eskaera 13:00ak baino lehen egin baduzu, arratsalde horretarako prest egongo da. Aldiz, eskaera 13:00ak pasata egin baduzu, hurrengo egunerako prest izango duzu. Bestalde, eskaera etxera eramateko aukera aukeratu baduzu, ordutegi desberdina edukiko du. Banaketak astelehen eta ostegunetan egingo ditugu, 17:30etik 19:30era. Bi aukeretan, eskaera prest dagoenean jakinaraziko dizuegu!

Zer gertatzen da etxean ez banago?

Adierazitako orduan etxean ez bazaude, gure banatzailea zurekin harremanetan jartzen saiatuko da, eskaeran adierazitako zenbakira deituz. Beraz, oso garrantzitsua da zure telefono-zenbaki zuzena jartzea eskaeraren datuetan.


Zer ordainketa-metodo daude?

Ordaintzeko hainbat aukera izango dituzu:

  • Kreditu-txartela. (Visa, Mastercard edo American Express)
  • BIZUM. Zerbitzuaren erabiltzailea izan behar duzu eta telefono mugikorra sartu. 

Segurtasun-ziurtagiria daukagu, beraz, bezeroen datuak ez dira biltegiratzen eta % 100 segurua da.


Zer egingo dut eskariren bat egoera onean iristen ez bada?

Produktuen kalitatea bermatzen dugu. Produktua egoera txarrean iristen bazaizu, harremanetan jar zaitezke 24 orduko epean, mezu elektroniko bat bidaliz info@sustraifrutadenda.eus helbidera edo 627 342 158 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara, eta berehala konponduko dugu arazoa.